Zergatik da ona txikitatik programatzen ikastea

Zergatik da ona txikitatik programatzen ikastea

Beno bale, igual artikulua ilustratzeko aukeratu dugun irudia gehiegizkoa da, txikitatik programatzen ikasteak onura asko ekartzen ditu baina ez da beharrezkoa horren gazte hastea šŸ˜€

Gaur, Scratch-i buruz hitz egingo dizugu sormenerako tresna interesgarri bat bezala. Askotan, sormena jaiotzatiko zerbait dela pentsatzen dugu, berarekin edo bera barik jaiotzen garela eta ezin dela aldatu, baina oso oker gaude, somena gaitasun bat da eta gaitasun guztiak bezala garatu egin daiteke Scratch bezalako tresna egokiak erabiliz.

Scratch, erabiltzeko nahiko erreza eta dibertigarria den programazio lengoai bat da. Oso bisuala eta intuitiboa da 7-14 adineko umeak zein gazteak programatzen ikasteko pentsatuta baitago.

Berari ezker, jolasak eta programak sortu ahal dira, baina ez hori bakarrikā€¦ era interaktibo eta sortzazaile batean gure sentimenduak, emozioak eta ideiakĀ ereĀ adierazi ahal izango ditugu.

Teknikoki hitz egiten badugu, objektuetara zuzendutako programazio lengoai bat dela esan dezakegu, baina horrek zer esan nahi du? Ba Scratchen mundu birtual batean, beraien artean komunikatuko diren  objektuekin jolastu egiten dela.

Konputazioari buruz hitz egiten dugunean ordenadoreak eta teknologia orokorrean etortzen zaizkigu burura, hori da pertsona gehienak urteetan zehar teknologia kontsumitzaile hutsak izan garelako, baina hori aldatzen da programatzen ikasten denean, kodetzeak abantaila asko ekartzen ditu:

  • Hasteko rol pasibo hori aldatu egiten da kontsumitzaile hutsa izatetik sortzailea bihurtuz .
  • Kodetzeak, arazo baten aurrean irtenbidea biltzen laguntzen du.
  • Konpetentzia digitalak finkatzen laguntzen digu, eta alfabetatze digital horrek ahaldundu egiten gaitu bizitza aurrean.
  • Ingurumena hobeto ulertzen laguntzen du; bizitzako arlo gehienak digitalak bihurtzen ari dira edo mundu digitalean isla bat izaten ari dira eta kodetzen dakiten pertsonak hobeto egokituko dira aldaketa horietara.
  • Pentsamendu konputazionala lantzen da, honek, beste era batean pentsatzen behartzen gaitu; arazo handiak arazo txikietan banatzen irtenbide hobeagoak lortzeko edota irtenbide zehatz bat irtenbide orokor batean bihurtu abstrakzioari ezker.

Scratch-ekin diseinuan oinarritutako irakaskuntza bat lantzen da, non helburu bat lortzeko programak diseinatu, pertsonalizatu eta ausnartu egiten den, askotan era kolaboratibo batean.

Hurrengo artikulu batean gehiago sakonduko dugu aplikazioaren erabileran, bitartea, interesgarria iruditu bazaizu edo beste ikuspuntu bat baduzu zure iruzkina utzi ahal diguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude