Ikusi zelan dabiltzate ordenagailuak Hello Rubyrekin

Ikusi zelan dabiltzate ordenagailuak Hello Rubyrekin

Ruby gogoratzen duzu? orain dela denbora bat aurkeztu nizun, 6 urteko neskatxo txiki bat, irudimen handikoa eta umeak laguntzen dituena ulertzen eta barneratzen pentsaera konputazionaleko kontzeptuak, oso era dibertigarri batean.

Ba gaur errepikatu egiten dugu, Hello Ruby bueltatu delako liburu eta abentura berri batekin, non ordenadoreak barrutik zelan funtzionatzen duten erakusten digun, hurrengo bideoak azalduko dizugu hobeto:

Hello Ruby, zalantza barik, pentsaera konputazionala lantzeko gure materialik gogokoena da, umeek izugarri maite dutelako eta joku handia ematen digulako. Istorioa lehenengo momentutik harrapatzeaz gain, liburuak ekartzen dituen aktibitateak eta Hello Ruby webgunean topatu ahal dituzunak oso onak dira.

Gainera protagonista neska bat izatea, neskak STEM munduan murgiltzen lagunduko die, zoritzarrez gaur egun, sama kulturala dela eta, oraindik karrera teknikoak aukeratzen dituzten neskak gutxienengoa dira, hauek mulilen kontua bezala hartu direlako hainbat urteetan.

LIBURU HAU ESKURATU NAHI BADUZU

Hello Ruby

Egilea: Linda Liukas

Argitaletxea: Feiwel and Friends

Formatua: azal gogorra

Orrialde kopurua: 95

Gomendatutako adina: 6 años +

Hizkuntza: INGLÉS

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude