Hello Ruby, programatzeko abentura

Hello Ruby, programatzeko abentura

Orain dela hilabete batzuk pentsaera konputazionalari buruz hitz egin nizun, azaldu nizun zertan datza eta zelan lagundu ahal die txikiei gaur egun gakoa diren konpetentziak hartzen. Teknologia beraien helburuak lortzeko, gauza berriak sortzeko eta mundua aldatzeko tresna bat bezala ikusten lagunduko dieten gaitasunak eta presta diezaien mundu baterako non arazo bakoitza, konputazio arazo bat den.

Gaurko artikuluarekin, serie bat hasiko dut non hainbat material aurkeztuko dizudan etxean zein eskolan pentsaera konputazionala lantzeko era dibertigarri batean bai txikientzat bai zuretzat ere.

Hello Ruby, programatzeko abentura liburuarekin hasiko gara, Linda Liukasek idatzita eta irudiztatuta non protagonista Ruby izeneko neskatxo bat den, hau izugarri gustatu zaizu (protagonista neska izatea) gaur egun oraindik askok pentsatzen dutelako teknologia mutilen kontua dela baina Linak esaten duen bezala gaur egungo neskatilek ez dakite suposatzen dela ordenagailuak ez zaizkiela gustatu behar.

Lindak honela deskribatzen du Ruby; 6 urteko neskatila bat, beldurrik gabekoa, ezta ohe azpiko mozorroei ere, irudimen handikoa eta apur bat agintzailea

Liburuan, Rubyk oso dibertigarria eta zirraragarria den historia baten bidez, bere aitak ezkutatutako 5 gema aurkitzeko misioa dauka. Bere abenturan, lagun ezberdinekin egiten du topo, esate baterako elurretako lehoinabar, izugarri polita, oso adeitsua baina ez zaiona gustatzen besteekin ibiltzen kalamitate batzuk direla pentsatzen duelako (MAC-i erreferentzia eginez), pinguinoak oso eraginkorrak eta azkarrak baina apur bat zailak ulertzeko (Linux sistema eragileari erreferentzi argia eginez) edo Robot berdeak, oso adiskidetsu eta malguak baina apur bat kaotikoak (Android)

Gainera, konputazioarekin zerikusia duten eta hasiera batean konplexuak eman ahal duten kontzeptuak erabiltzen joaten da oso era naturalean, esate baterako algoritmoak, begiztak, agindu zuzenak eta zehatzak emateko garrantzia edo abstrakzioa.

Erakusten digu, adibidez, algoritmo batek arazo baten pausoz-pauzu emaitza baino ez dela, magdalena errezeta batekin eta abstrakziora eramaten gaitu zapore aldaketa ezberdinak sortuz, eta erakusten digu zer diren begiztak edo sekuentziak dantza zoro baten bidez.

Liburua ez da historia batean geratzen, pentsaera konputazionala lantzeko hainbat aktibitate ekartzen baititu konputazio hainbat kontzeptuekin jolasteko; sekuentzia, patroi ezagutza, kateak, zenbakiak, boolearrak, algoritmoak, datu estrukturak, funtzioak, abstrakzioa… Konplexua ematen du?… ez pentsa, oso dibertigarria da!

Liburuaz gain https://www.helloruby.com webgunean, egileak material osagarri asko ematen dizkigu; inprimakiak, unitate didaktikoak, esperientziak eta proiektuetarako ideiak dibertsioa handitzeko.


Laster Hello Ruby beste liburu bat egongo da salgai; Hello Ruby, Journey inside the computer baina honetaz aurrerago hitz egingo dizut, ondo errebisatzeko aukera eduki ondoren.

Bitartean liburuko egilearen TED hitzaldi batekin uzten zaitut, oso inspiragarria, Linda gozotasuna eta energia baita. Ea gai zaren bideoa ikusten irribarre bat atera barik…

LIBURUA EROSI NAHI BADUZU

Hello Ruby - Adventures in Coding

Egilea: Linda Liukas

Argitaletxea: Destino

Formatua: estalki gogorra

Orrialde kopurua: 112

Gomendatutako adina: 6 urtetik +

Hizkuntza : INGELERA

Hello Ruby - Adventures in Coding

Egilea: Linda Liukas

Argitaletxea: Destino

Formatua: estalki gogorra

Orrialde kopurua: 112

Gomendatutako adina: 6 urtetik +

Hizkuntza : GAZTELERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude