Ipini erle bat umeen bizitzan

Ipini erle bat umeen bizitzan

Bai, erle bat, hauxe hain zuzen ere:

Ez al da maitagarria?, Bee bot du izena eta erle-robot ezin dibertigarriagoa da, 3-7 urte tarteko umeentzako diseinatuta dago, eta txikienak programazio munduan murgiltzen ditu era erraz eta jolasgarri batean.

Bere erabilera oso sinplea da; bere gainean dituen botoiak erabiliz mugimendu sekuentziak programatu ahal dira helburu batera heltzeko. Lau norabideak ditu eta 15 zentimetroko pausuak ematen ditu aurrera zein atzera eta 90 graduko birak eskuma zein eskuinera.

Txikiek ondorengo oinarrizko gaitasunak lortzen dituzte bere erabilerarekin

  • Programazio oinarrizko gaitasunak
  • Kokapen espaziala eta kognizioa
  • Motrizitatea eta pertzepzioa
  • Logika, planifikazioa eta estrategia

Gainera Bee bot tresna ezin hobeagoa da aktibitate inter-kurrikularrak eta diziplina anitzekoak lantzeko. Programazio egoki batekin, gure erle-robotak hitz bat letreiatu, istorio bat kontatzen lagundu, batuketa bat burutu edo espazio batean bide egokia ibili ahal izango du, aukerak anitzak dira eta muga bakarrik gure imajinazioa.

Tablero asko existitzen dira merkatuan bee bot-ekin lantzeko, hauek 15×15 zm-ko karratuetan banatuta, baina zureak eraiki ahal dituzu behar eta interesen arabera, esperientzia oraindik hobeagoa eginez.

Ikusi Bee boot  martxan:

EZAUGARRIAK

  • Soinuak eta argiak (begietan) ditu aginduak jaso dituela jakinarazteko eta erakargarriagoa egiteko
  • 40 agindu gogoratu ahal ditu
  • Modu zehatzean mugitzen da 15 zentimetroko pausuak emanez eta 90 graduko birak eginez
  • Botoi argiak eta ulergarriak
  • Diseinu sendoa txikitxuentzako pentsatuta
  • 13zm x 10zm x 7 zm dimentsioa
  • Bateria USB kable baten bidez kargatzen da

Robot fisikoaz gain badago aukera gailu mugikorren bidez erabiltzeko, Ipad eta Iphonerako-erako aplikazio bat existitzen baita:

Eta Android baldin badaukazu Bee bot anai gaztearen Blue bot-en aplikazioa probatu dezakezu:

Interesgarria ezta?, laster ekarriko dizugu material eta ideia gehiago Bee bot-ekin lantzeko, bitartean nahi baduzu zure iruzkinak idatzi ahal dizkiguzu behean eta dagoeneko erabiltzen baduzu zure esperientzia ezagutzea gustatuko litzaiguke.

Laster arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude