Maker kultura, konstruktibismo edo ikaste aktibo eta irekian oinarritzen den mugimendu kultural bat da, non ikasleak edo ikasten duen pertsonak esperientzia bidez egiten du, hau da, eginez ikasten du.
Makerrak mugimendu honetako eragileak dira eta egia esan betidanik existitu dira; beraien eskura dauden baliabideak manipulatzen duten pertsonak dira, beraien beharrak eta ingurunekoak asetzeko. Baina esan dezakegu teknologiak mugimendu hau bultzatu egin duela, eta Makerrak gaur egungo artisautzat hartu ditzakegu. Teknologia, globalizatutako ekonomia eta ikasteko zein partekatzeko sostengu bezala balio zaien komunitate egonkor bati ezker ahaldunduak.
Makerrek izatez jakin-min handia dute , gauzak zelan funtzionatzen ote duten galdetzen diote beraien buruari, objektuen mugak miatzen dituzte noraino heldu ahal diren jakiteko eta gero eraldatu egiten dituzte beraien bizitza eta komunitatekoa hobetzeko asmoz .
Gaur egun tresna elektroniko merkeagoak, ahalmen handikoak eta atzipen errazagokoak edukitzeaz baliatu egiten dira beraien sorkuntzak egiteko eta objektu fisiko berriak sortzeko. Gainera tresna hauen ikasketa prozesua laburragoa da ere, gaur egun informazioa atzitzeko. daukaten erraztasunak direla eta
Maker filosofia DIY (zu zeuk egin – Do It Yourself) eta DIWO (Besteekin egin – Do It With Others) kulturaren luzapen bat da eta neurri handi batean hacker etikarekin antza dauka beraien balioak, partekatzean, inspiratzean eta motibatzean oinarrituz.
Mugimendu honen gakoa komunitateak sortzean datza, komunitate hauei esker ezagutza partekatzen da eta kide bakoitzaren gaitasunak zein kolektiboarenak bultzatu egiten dira, ikasketa prozesua azkartuz. Komunitatean egiten diren interakzioak eta ezagutzaren elkartrukea sarean dauden teknologiak, webguneak eta sare sozialelen bidez mugimenduaren zabalkuntza errazten dute.
Maker mugimendua jolas eta sorkuntzarekin zerikusi handia dauka eta ondo pasatzeko eta norberaren errealizazioaz motibatuta dago. Oso mugimendu inklusiboa da non aniztasuna zerbait aberasgarria den, gizartea ahalduntze du, ikaskuntza sustatzen du eta erronkei aurre egitea suposatzen du era sortzaile batean, produkzio prozesuen demokratizazioari ezker, gero eta atzigarriagoak diren baliabide teknologikoak erabiliz.
Adibide argi bat 3D inprimatzaileak dira, hauek erabiliz, guztiz pertsonalizatuta diren objektuak diseinatu eta sortu ditzakegu, gure beharretan oinarrituta eta nahiko merke.
Arte, musika, zientzia, teknologia, ingeniaritza edo matematika (STEAM) munduan oinarrituta egon daitezkeen proiektuen diseinuan, Makerrak arazoei aurre egiteko era ezberdinak ikasten dituzte ebazpen batera helduz lankidetza eta ideien partekatzearen bidez. Gainera teknologien erabilpen berriak sustatzen dute.
Nolakoak dira Makerrak?
- Komunikatzeko eta elkarlanerako gaitasunak garatuta dituzte.
- Dakitena partekatzen dute eta inguratzen dien pertsona zein gauzetan inspiratu egiten dira.
- Proiektu bakoitzean beraien sorkuntza garatzen dute.
- Proiektuak imajinatzen eta garatzen ondo pasatzen dute.
- Sortzen eta saiakuntzak egiten ikasten dute.
- Huts egiteak ez die beldurra ematen eta beraiek akatsetatik ikasten dute, saiatzen jarraitzen dute lortu arte.
- Ikertzen dute, dokumentatu egiten dira eta gai ezberdinen artean konexioak egiten dituzte.
- Teknologiarekin elkar eragiten dute beldurrik gabe eta ez dute bakarrik kontsumitzen baizik eta beraien onenerako erabiltzen dute.
Denok izan gaitezke zerbait aparteko sortzaileak Maker mugimendua
Eta zu… Maker bat zara? Sortzera ausartzen zara?