Errealitate areagotua eta bere erabilpenak hezkuntzan ezagutzen dituzu?, ba Kókinos argitaletzeko bi liburu baten bidez azalduko dizugu, guztiz maiteminduta gaude beraietaz!
Lehenengo begiradan, liburu arruntak ematen dute, oso irudi politak eta beste edozein liburu bezala irakurri daitezke, baina bizitza hartu dezakete errealitate areagotuari esker, edo beste era batean esanda; ingurune erreal bat (kasu honetan liburu bat) osagai birtualekin nahasten duen teknologia bati esker, mugikor edo tablet bezalako gailu teknologiko bat erabiliz.
Baina argiago ikusteko, prestatu dugun hurrengo bideoa bistaratzera gonbidatu nahi zaitut, liburuen funtzionamendua azalduz, eta ondoren teknologia honi buruzko gauza gehiago kontatuko dizut.
Argiago daukazu orain? hala eta guztiz ere ziur gaude errealitate areagotua dagoeneko esaguntzen zenuela Snapchat edo Instagram eta beraien filtroen erabiltzailea baldin bazara, edo gutzienez zeozer entzunda zenuela aurreko urtean eztanda egin zuen PokemonGo fenomenoa dela eta, milaka gazte kalera atera zirenean Pokemonen bila parkeak eta kaleak betetzen.
Ikusten duzun bezala hauek teknologiaren erabilpen ludikoak dira, baina errealitate areagotua erabilpen asko ditu hezkuntzan eta oso baliabide ona izan daiteke edukiak aberazteko eta eskolak sortzaileagoak, elkareragileagoak eta motibagarriagoak bihurtuz.
Ez da teknologia berri bat, berez Elurneten dagoeneko proiektu batzuk garatzen hasi ginen orain dela 6 urte baino gehiago, baina egia da azken urte hauetan Internet konexioa duten Smartphonen erabilpena orokortzeagatik eta lehen aipatu ditugun bezalako aplikazioen agerpena, bere erabilera zabaldu duela.
Gaur egun jende gaztearen %80 smartphonak ditu eta aktiboki erabiltzen dituzte sare sozialak atzitzeko, jolasteko edo familia zein lagunekin kontaktatzeko. Hezkuntza ingurune batean smartphone-ak eta errealitate areagotua bateratzearen ahalmena oso handia da eta ikasleei informazio gehigarria zein eduki batzuen ulermen hobeagoa eskaini ahal dio. Gainera ikaskuntza konstruktibista tresna teknologikoa bezala ahalmen handia dauka. Errealitate areagotua bezalako teknologiak gelan eta kurrikulumean integratzeak ikaslegoari motibazio handiagoa edukitzean laguntzen dio, kontutan izanik hau teknologia interaktiboaz inguratuta hazitzen ari den.
Eduki areagotua konplexuak diren kontzeptuen ulermena errazten du, ikaslegoari bisualagoa den ikasuntza bat eskainiz eta irakasleen azalpenak zein liburu tradizionalen testuetarako tresna osagarriak emanez.
Hemen daukazu erabilpen adibide batzuk inspirazioa hartzeko:
Eta hemen daukazu errealitate areagotua hezkuntzan erabiltzeko 42 Apps frogak egiten aukera emango dizutenak:
IKUSITAKO LIBURUAK EROSI NAHI BADITUZU
Egilea: Charlotte Gastaut
Argitaletxea: Kókinos
Formatua: tapa gogorra
Orrialde kopurua: 22
Hizkuntza : CASTELLANO
Egilea: Léna Mazilu
Argitaletxea: Kókinos
Formatua: tapa gogorra
Orrialde kopurua: 22
Hizkuntza: CASTELLANO